Santa Katalina. Vista desde Isla Kale

 

TOKI ZORAGARRI BAT
ibaia01.jpg

Mundaka kokatzen da bete-betean Biosferaren Erreserba den Urdaibai itsasadarrean. Lekua ezin hobea da jarduera anitz garatu ahal izateko, besteak beste, xendazaletasuna, ibilaldiak bizikletaz, submarinismoa, arrantza, surf, windsurf eta piraguismoa. Eta guzti hau ingurune zoragarri batetan.

Bilbotik 40 minututara eta Donostiatik 1h eta 15 minututara, besterik ez.

ZERBAIT MUNDAKARI BURUZ

Urdabaiko paradisuan kokaturik, Mundaka herriak ez dauka arrazoi askorik bere zorteaz kexatzeko, inoiz imajinatu ahal den zoragarri horietako betetan jarrita baita dago: Kantauri itsasoa eta Mundaka edo Urdaibai itsasadarra elkartzen diren gunea eta Izaro irla bakartia aurrez aurre ikusten delarik; guzti honengatik Mundaka begiratoki ezin hobea eta pribilegiatua da.

Gainera biztanleek jakin izan dute herri arrantzale xumeen xarma mantentzen, udan piszina bihurtzen den kaian edota karrika bihurrien multzoan. Baina badago beste arrazoi bat Mundaka atzerrian ezaguna izateko eta bada azken hamarkadetatik ona Mundakako barra eta horko olatuak oso ospetsu bihurtu direla surf egin ahal izateko eta Europako leku hoberenatarikoa bat delako kontinente guztietako kirolariak etortzen dira.

Tradizioaren arabera Mundakako elizatea Bizkaiko zaharrena da eta honek ematen zion Gernikako Juntaetxean ezarleku nagusian ezartzeko pribilegioa 8hau dela eta Bermeokin lizkarra izan omen dute).

  

Kondairak dioenez Escocia-ko erregearen alaba eta printzesa zena kostaldeko parje honetara heldu eta geratu nahi izan zuela, geroago, 880 urten Bizkaiko Jauna mundura ekartzeko, Jaun Zuri mitikoa izango zena.

Diseinua Saregin
Albergue Isla Kale. Mundaka